Itzali argi guztiak eta... zer da hau? Panpinak???



Egun batean basoan galdu nintzen. Konturatu nintzenerako gaua zen, ez zen ezer ikusten. Bapatean ekaitza hasi zen, sekulako euri zaparrada, haize bortitza, tximista distiratsuak, trumoiak entzuten ziren... eta hori gutxi balitz, urrunean otsoen uluak entzuten ziren. Blai-blai eginda eta beldurturik, korrika hasi nintzen. Eskerrak egurrezko txabola zahar bat aurkitu nuen! Barrura sartu nintzen eta badakizue zer zegoen bertan? PANPINAK!!! Egurrezko panpin zaharrak lurrean sakabanaturik!!! Hau beldurra!!! Halako batean ilargi beteko argia leihotik sartu eta panpinei eman zienean, zerbait harrigarria gertatu zen. Ikusi, ikusi!!!